sábado, 9 de enero de 2010

ZUREAK DIRA

Gizarteriaren historian inoiz idatzi izan den testurik garrantzitsuenetakoa dugu Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala.Baionar bat,Rene Cassin,izan zen Aldarrikapenaren idazlaririk nagusietakoa.
Denoi dagozkigu Giza Eskubideak,eta denok bete eta betearazi behar ditugu.Zure eskubideak dira,gizakia zarelako,duintasuna eta errespetua zor zaizkizulako.
Denontzako dira,nonahi: ez dio axola ez azalaren kolorea,ez zer herrialdetakoak garen,ez zer erlijiotakoak,ez zer hizkuntza hitz egiten dugun,ez zer ideia dugun,ez pobreak edo aberatzak garen.Denontzat dira,salbuespenik gabe.
1948an idatzi zuten Giza Eskubideen Aldarrikapena,Nazio Batuen Erakundearen aginduz,helburu honekin:munduko herrialde guztiek onartzea eta betetzea.Ohartzen zara zer garrantzi duen Aldarrikapenak mundua hobetu ibilarazteko?
Munduko herrialde ia guztiek honartu eta hartu dute aintzat Aldarrikapena,teorian,behintzat.Praktikan,ordea,herrialde gehienetan ez dira betetzen giza eskubideak.Badago,bai,zer egina.
Eskubideak ezagutzera gonbidatzen zaitugu,zureak baitira,eta oso garrantzitsuak elkarrekin hobeto bizitzeko,zure herrian eta mundu osoan.Irakur itzazu,ongi ezagutu,eta haien alde egin.
Askotan,ez gara ohartzen zerbaitez garrantziaz harik eta galtzen dugun harte.Gurea den bitartean,ez gara konturatzen zein garrantzitsua den.Giz eskubideekin ere antzeko zerbait gertatzen zaigu.Giza Eskubideen Aldarrikapena irakurri eta ulertu ondoren,pentzatu zer gertatuko litzatekeen eskubide horiek galduko bagenitu:eta giza eskubiderik ez balego?

No hay comentarios:

Publicar un comentario